miércoles, 9 de noviembre de 2016

IKTak eta Haurrak


Gaur egun, teknologiaren aurrerapenen ondorioz, era dinamikoan lan egiteko, konpetentzia digitala bultzatzen duen informazio iturri berriak lortzeko eta kudeatzeko, esperientziak konpartitzeko eta gure artean komunikatzeko aukera ematen digun baliabide teknologikoak sortu dira, hain zuzen IKTak. Hori horrela, gaitasun digitala txikitatik lantzen hasteko ideiak daude egungo gizartean.

 Alde batetik, IKTak umeen jarrera aktiboa bultzatzen du aukera ematen dielako beraien kabuz gauzak aztertzeko eta ikasteko (autoikaskuntza); gainera, IKTak bukaerarik gabeko informazioa ematen digutenez, etengabe ikasten dugu baliabide hauen bitartez, etengabeko ikaskuntza sustatuz. Horrez gain, IKTak ekintzak burutzeko beste jarduera mota bat denez, haurrak betiko errutinetatik aldendu eta dibertitzeko aukera ere ematen du.Horrez gain, gaitasun digitala bultzatu behar da haurrek sarean dagoen informazioa kritikoki eta arduraz erabiltzeko gaitasuna izan dezaten, eta bitarteko horietan modu sortzailean aritu daitezen.

Bestalde, konpetentzia digitalak eta IKTek ikasleen artean dagoen aniztasuna: ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak,… Aniztasun horri erantzuteko, ordea, nahiz eta ez onartu, hezkuntzaren giza-baliabideak eta bestelakoak mugatuak dira . Horiek horrela, baliabide mugatuekin hezkuntza justuagoa lortzeko bideetako bat izan daiteke teknologia digitalak baliatzen duen hezkuntza. Baina horretarako irakasleek zein hezitzaileek konpetentzia digital desberdinetan trebetasuna lortu behar dute, bai hezkuntzako arlo formalean bai ez-formalean.

Hala ere, oro har,  IKT hauei ez zaie garrantzia askorik ematen, izan ere, teknologia hauek oraintsuak diren heinean, ez dituzte erabiltzen. Halaber, lehen aipatu dudan moduan irakasleek hezkuntzan dauden baliabideekin nahikoa dela uste dute. Bestalde, haurrak teknologia munduan txikitatik sartzeak, etorkizunean menpekotasuna garatuko duten arriskua sumatzen da.

Laburbidluz, hauei garrantzia handia ez ematearen arrazoia oraindik  irakasle kualifikatuak ez daudelako da; eta gainera, honetan ez da interesa jartzen ez delako honen beharra sentitzen eskola eremuan. Azkenik,  haurrak gizartera egokitu eta gaitasun digitalak gara ditzaten, IKTak hizkuntza bezala aplikatu beharko lirateke hezkuntzan; beraien erabilera egokia eta praktikoa eskolako esparru guztietan landuz, erabiliz eta baloratuz, ez soilik honi konkretuki enfokatua dagoen irakasgaian, baizik eta guztietan.


*Informazio gehiago nahi izan ezkero hemen klikatu edo hemen
                                                        







No hay comentarios:

Publicar un comentario